Burumendi mendizale elkarteko urteko batzar nagusia

Mendi ibilaldiko partaideak./
Mendi ibilaldiko partaideak.

Zuzendaritza berritzea egokitzen da gaurkoan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Nobedadez beteta dator gaur arratsaldeko 19:30etatik aurrera Zabiel kultur etxean ospatuko den Burumendi Mendizale Elkarteko urteko batzarra, izan ere umeen irtenaldien taldea eta espeleologia taldearen sorreraz gain, zuzendaritza berritzea ere tokatzen baita aurtengoan. Gai zerrendan lehenik 2017ko jardueren azalpena eta balantzea egingo dute, ondoren Arnon urteberri egunean egin zen irteeraz mintzatuko dira, izan ere ohitura aintzinakoa bada ere, era antolatu batean 1.994. urtean hasi bai ziren Burumendi taldekoak irteera egokitzen. Mendi irteeren txostena irakurriko da ondoren eta Arnoko XIII. mendi lasterketaren berri segidan. Jarraian 2018ko ekintza programaren azalpena aurkeztuko da eta baita aurrekontuaren onarpena ere. Mendi taldeko bazkide kopurua eta federatuta daudenen berri eman ondoren, beste zenbait gai aztertuko dituzte; horien artean umeekin egin diren irteeren berri, sortu berria den espeleologia taldea eta galde-erantzunak baino lehen zuzendaritza berritu beharko dute. esan beharrik ez dago bazkide guztiak gonbidatuak daudela batzarrera, gaiak guztiak ere garrantzitsuak bai dira. Bestalde aipatu joan zen igandean Bilboko mendizale talde bat Mutrikun izan zela joan zen urtean burutu zen helduen mendizaleen ibilbide berbera egiteko. Esan beharrik ez dago, halako ibilbide bat antolatzen denean, markatzen denean, mendigoizaleak motibatzen ari direla, eta hori herriarentzat aberastasuna da zalantzarik gabe.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos