Bukatu dira azaroak 25aren inguruko ekintza bereziak

Urte osoan hil dituzten emakumeak gogoratuz. /  A.Z.
Urte osoan hil dituzten emakumeak gogoratuz. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Astebukaera osoan, herriko hainbat eragile sozialek, azaroaren 25 egunaren harira, zenbait ekintza berezi antolatu zituzten. Ostiralean, tratu on taldekoek 'Women in black' antzeztu zuten eta Gaztelekuko hainbat gaztek, bat egin zuten ekitaldiarekin, salaketa pankarta baten bidez. Ekimen hunkigarri horretan, urte osoan espainiar Estatuan hil dituzten emakumeak ikusarazi zituzten.

Gaztelekuan, ostiralean hasi eta iganderaino, gazteek errespeto eta berdintasunaren baloreak aztertu zituzten, harremanak errespetuan oinarritzen direlako. Zubigazten ere, gizarte hezitzaile taldeak, herriko hainbat gaztetxorekin, baloreen tailerra landu zuten eta ida-tzitako leloak kaleko hormetan pegatu zituzten.

Kontzezio azoka

Larunbat honetan, abenduak 2an, Mendaroko Kontzezio azoka ospatuko da. Azoka goizeko 9:30ean hasiko da eta arratsaldeko 14:00ak alderarte, zabalik egongo da. Azokan goiz guztian zehar, hainbat ekin-tza berezi ikusteko aukera izango da. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, goizean hasitako jaiak ondorengoa izango du eta dantzak eta erromeria izango dira protagonista.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos