Bitor Garitaonandiak surf denboraldia bukatutzat eman du 19 txapelketatan parte hartuta

Bitor Garitaonandia uretan. / SALEGI
Bitor Garitaonandia uretan. / SALEGI

Espainiako Kopan 8. postua lortu du 16 urte azpiko mailan, lehen euskalduna izanik

ANDER SALEGI DEBA.

Bitor Garitaonandia Plen-tzian izan zen orain dela bi aste Euskal Herriko Gazte (sub18) zirkuituko laugarren eta azken proban parte hartzen. Zirkuituko sailkapeneko lehen zortzi sailkatuentzat erreserbatutako proba zen. Bertan garaile atera zen Bitor.

Txapel horrekin sailkapen orokorrean 4. postuan geratzen da 2017an. Plentziko proban, finalaurrekoetan Tomas Zarraonandiari irabazi zion 3,33 puntuko diferentziagatik. Finala, aldiz, oso berdindua izan zen eta Bitorrek Endika Garairi irabazi zion 0,17 puntuko aldearengatik.

Pasa den asteburuan Bitorrek Mundakan parte hartu zuen Euskal Herriko Open (absolutua) kategoriako zirkuituko laugarren eta azken proban. Zirkuituko sailkapeneko lehen 20 klasifikatuentzako erreserbatutako lehia zen. Hiru parte-hartzaileen arteko lehen mangan hirugarrena geratu zen Bitor (2,57 eta 2,5eko puntuaketa lortu zituen bere bi olaturik onenetan) eta beraz eliminatuta geratu zen gutxigatik. Bitorrez gain, beste bi parte-hartzaileak bere mangan, Imanol Yeregi (22 urte Zumaia, zirkuituko liderra) eta Filipe Bittencourt (31 urte, Donostian bizi den brasildarra) ziren. Gutxigatik ez zen pasa Bitor hurrengo mangara, konkretuki 0,47 punturengatik. Momentu honetan Bitor hamargarren postuan aurkitzen da.

Bestalde, orain dela pare bat egun argitaratu dute Espainiako surf federakuntzako web orrian, Espainiako Kopako 2017ko sailkapen orokorra eta sub16 kategorian Bitor zor-tzigarren postuan geratu dela jartzen du 3.216 punturekin, lehen euskalduna izanik.

Mundakako azken txapelketa honekin 2017ko denboraldia bukatutzat ematen du Bitorrek, 19 txapelketetan parte hartu ondoren. Oso denboraldi ona izan da surflari debar honentzat.

Bi lorpen dira aipagarrienak, bat, Santanderren lortutako lehen postua eta horri esker Espainiako kopan sub16eko rankingean zortzigarren postuan geratzea, lehen euskalduna bezala. Eta bigarrena, Plentzian lortutako lehen postua eta horri esker Euskal Herriko Zirkuituko sub18 (junior) mailako laugarren postua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos