Ama Birjinaren koroazioa Itziarren

Irune Azkue aizkolari nafarra lanean./
Irune Azkue aizkolari nafarra lanean.

Gaur bikoteak izango dira protagonista bertako jaietan

ANDER SALEGIDEBA.

Itziarko herrian Kopraixak ospatzen ari dira egun hauetan. 1952ko abuztuan Itziarko Ama Birjinaren Koroazioaz geroztik, abuztuaren aurreneko igandearekin ospatu ohi dira. Nahiz eta larunbatean jaiak euripean hasi, atzo eguraldiak atseden bat eman zuen eta antolatutako ekintzak aurrera eraman ziren arazorik gabe. Itziarko eliza jendez gainezka zegoen Patxi Azpitarte Debako parrokoak, Juan Jose Manzisidor parroko erretiratuaren eta Itziarko parrokiako abesbatzaren laguntzarekin meza nagusia eskaini zuen bertara gerturatu ziren guztientzat.

Mezaren amaieran, Itziarko Ama Birjina atera zuten eta jendea bere azpitik pasa zen otoiz eginez eta behar zuten hura eskatuz. Ondoren, Herriko Plazan, Madari auzoko Erlete Goikoa eta Elorrixako Flysch txakolinak dastatzeko aukera egon zen, eta hauei lagunduz txorizo egosia. Txakolina dastatu eta gero, herri kirolak ikusteko aukera izan zuten plazara gerturatu ziren guztiek. Bertan, bi nafar, Irune Izkue eta Maika Aristegi aizkorarekin lehiatu ziren hiru probatan. Lehenengoa abiadurakoa, bigarrena ea zeinek mozten zuen egur bat ahalik eta kolpe gutxienetan eta azkenik, kana erdiko bi egur moztu behar izan zituzten. Arratsaldean bikoteen arteko dantza solteko 14. edizioa jokatu zen, Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien laguntzarekin. Ondoren, errekortari gazteak euren trebetasuna erakutsi zuten zezenen aurrean. Gauean, Korrontzi dantza ikuskizuna eskaini zen frontoian eta eguna amaitzeko, Pantxo Balbuena mexikarrak rantxerak abestu zituen Burugorrin.

Gaur bikoteen eguna izanik, goizean txaranga eta bertako sagardo dastaketa egingo da. Bazkari herrikoi baten ondoren bikoteen arteko jolasak, dantzak egingo dira eta zezenak ikusteko aukera egongo da. Gauean, erromeria, sagar dantza eta bertso desafioa egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos