Borrar

Biolin eta piano kontzertua

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Domingo, 20 de mayo 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren larunbatean, arratsaldeko 19:00etan, biolin eta piano kontzertua izango dugu Nerea Arriolamendieta eta Esther Barandiaranen eskutik. Trinitate jaiak ospatzen direla eta, kon-tziertua Trinitateko Basaelizan eskainiko da.

Nerea Arriolamendieta Mendaron jaio zen eta bost urterekin hasi zen biolina jotzen. Gainera, Raffaela Acellarekin ari da ikasten hamaika urte zituenetik. Estatu mailan zein nazioartean sari garrantzitsuak erdietsi ostean OSM Madrileko Orkestra Sinfonikoan aritzeko hautatu dute, Antzoki Errealarekin elkarlanean talentu musikalen garapena bultzatzeko xede duen proiektuan parte hartzeko.

Irunen jaioa, Esther Barandiaran bertan hasi zituen bere ikasketa musikalak. Baionako Kontzerbatorioan Pianoko Goi Maila amaitu ondoren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Suitzan jarraitzen du bere ikasketekin. Itxaso Aristizabal piano-jolearekin 1994an Aristizabal-Barandiaran bikotea sortu zuen, bi piano eta lau eskuko errepertorioa ezagutzera emateko.

Azpimarratzekoa da Euskal Autoreen (Aita Madina eta Aita Donostia) ikerketetan egindako bere lana. Ondorioz, 2010. urtean Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin 'Euskal Musika Europan' proiektuarekin hainbat kontzertu eman zituen Europako hiriburu garrantzitsuenetan. Gaur egun, abesbatza nahiz Ganbara musika taldearen ohiko piano laguntzailea da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios