Binakako pala txapelketa hastear

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Danok Bat pilota eskolak antolaturik, binakako pala txapelketa hastear dago, baina lehenago izena eman behar, eta horretarako azken eguna biharkoa izango da.

Orain arte lehen mailan, 6 bikotek emana dute izena; eta bigarren mailan, berriz, 13 dira inskripzioa egin dutenak. Bikoteko 40 euro ordaindu behar da eta horretarako nahikoa da frontoiko tabernara deitzea 94360 41 91 telefonoa markatuz.

Bestalde, joan zen ostiralean Nafarroako Noain herrian jokatu zen Xistera txapelketan, Aratz Mendizabal eta Unai Lertxundi tolosarrak 2-1 irabazi zuten jubenil mailan.

Azkenik Berriatuako desanexio txapelketaren barruan Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek 30-25 irabazi zieten Markina-Xemeingoei, beraz aurrera jarraitzen dute txapelketan.

Zenbaki sarituak

San Jeronimo jaiak amaitu dira ohiko errifaren zozketa egin ondoren. 600 euroko lehen saria 1.019 zenbakiarentzat izan da, eta ordezkoa berriz 9.547. 300 euroko bigarren sariko zenbaki garailea berriz 8.491 da, eta ordezkoa 3.116.

Fotos

Vídeos