Biharko herri mezan hartuko du bere kargua erretore berriak

11.00etan da hitzordua.
11.00etan da hitzordua. / A.G.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bihar 11:00etan ospatuko den meza nagusian hartuko du erretore kargua Txomin Zabaleta Aranberri apaiz elgoibartarrak. Ekintza oso xumea izango da, Ramon Egaña hil zenetik gaurdaino meza buru izan den Juan Mari Olaetxea bikario nagusia Mutrikun izango da Jose Ignazio Munilla Donostiako gotzainarekin batera, eta Mutrikukoa amaitu bezain laster Mendarora joko dute, izan ere Txomin Zabaleta Mutriku, Mendaro eta Altzolako parrokien buru izango baita.

Mendaroko meza nagusia eguerdiko 12:30ean izango da Azpilgoetako elizan. Aurkezpena bihar bada ere, irailaren 11tik 17ra bitartean Txomin Zabaleta Aranberri gogo jardunaldietan izango da, baina apaiz faltarik ez da izango Galbaixo egunean ermitan izaten diren lau mezak eman ahal izateko. Gogoratu Txominek 46 urte dituela gaur egun eta bizi Mutrikuko Bikario etxean biziko dela. Bestalde gogoratu, ohi bezala, goizeko 11:00etan baita meza izango dela Santa Katalina komentuan, eta eguerdiko 12:30ean, Olatzko San Isidro ermitan, bietan ere Jabier Basurko apaiz herritarra izango delarik buru.

Temas

Mutriku

Fotos

Vídeos