Borrar
Joan zen urtean arrakasta handia izan zuen pizza tailerrak.
Bihar pizza tailerra Merkatu Txikian San Martin egunez

Bihar pizza tailerra Merkatu Txikian San Martin egunez

Eguerdiko 12:00etan izango da zita eta bertara haur guztiak daude deituak

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Viernes, 10 de noviembre 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Martin egunarekin bat eginik ospatuko da bihar urteko azken Merkatu Txikia Beheko Plazan. Merkatuko salmenta postuez gain izango du beste erakargarritasunik ere; izan ere bigarren urtez, hain arrakastatsua gertatzen ari den 'Azkenetxe Ristoranteko' sukaldaria izango da pizza tailerra zuzenduko duena. Eguerdiko 12:00etan izango da zita eta bertara haur guztiak daude deituak, izan ere tailerrean parte hartzen dutenek, egindako pizza etxera eraman ahal izango bai dute. Eguraldi txarra egingo balu, tailerra Anbulatorio Zaharreko estalpera eramango litzateke.

Horrez gain Mutrikuko ekoizle gehienak izango dira merkatuan; Iratxe Lorak, Ibiri, Antia, Ekoalboraz, Goienetxe, Sagarmiña, Ondare eta Julian Villena bera ezti, kandela eta abarrekin. Gogoratu baita erosketaren bat egiten duenak, txartela eskuratuko duela eta 13:30etan ohiko otarra zotz egingo dela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios