Bihar, 'paperezko hegazkinak'

Biharko filma ere euskaraz izango da Zabiel plazan.

MUTRIKU.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako aire libreko filma emanaldiekin jarraituz, bihar asteazkena, gaueko 22:00etan, 'Paperezko Hegazkinak' pelikula proiektatuko da Zabiel plazan. Kritikak asko goraipatu duen filmak, egiazko gertakizun bat jasotzen du Dylan haurrak, galdu berria duen amaren hutsunea betetzeko, paperezko hegazkinak egiten hasten denean aitari lagundu asmoz. Emozioz betetako pelikulak, 96 minutu iraungo du, eta doan izango da.

Fotos

Vídeos