Bihar Herriarteko eta Madalen txapelketak

Ekaitz eta Mikel txapelak eta plaka eskutan dituztela./
Ekaitz eta Mikel txapelak eta plaka eskutan dituztela.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bihar zesta puntako bi jaialdi berezi ospatuko dira Miruaitz frontoian, zein baino zein interesgarriagoak. Goizeko 9:00etan hasita, herriarteko zesta txapelketako Mutriku-Donostia partidak jokatuko dira. Kadeteetan, Eñaut Urreisti eta Alain Basterretxeak osatuko dute bikotea; jubeniletan, Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal, eta seniorretan, Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor. Lehen partida 30 tantotara jokatuko da eta beste biak 35 tantotara. Partidek izugarrizko emozioa izango dute, izan ere mutrikuarrak hiru partidak irabazi beharko dituzte finalerdietara sailkatzeko, edo eta kontra dituzten 21 tantoak gainditu.

Bestalde, arratsaldeko 16:30etan, infantil eta alebin mailako 1. Madalen Txapelketako kanporaketak izango dituzte. Bihar, infantil mailako 18 bikote arituko dira Euskal Herri osotik etorriak. Mutriku, Berriatua, Markina-Xemein, Gernika, Noain, Cabanillas, Zumaia, Andoain, Gasteiz eta Berriozar eskoletako bikoteak bi kiniela jokatuko dituzte 15 tantotara, eta irabazlea zuzenean sailkatuko da uztailaren 23an jokatuko den finalerako eta beste hiru onenak finalerdietara sailkatuko dira.

Ekainaren 30ean jokatuko da alebin mailakoa eta hor 20 bikotetik gora espero dituzte. Azkenik aipatzeko, joan zen larunbatean Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek Durangoko Ezkurdi frontoian Euskal Jaien Txapelketa eskuratu zutela Gasteizko Aaron eta Adur 35 eta 26 gainditu ondoren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos