Bihar hasiko da eskola kiroleko denboraldi berria

Eskola kirola egitasmoa prest dago hasteko. / GORRITIBEREA
Eskola kirola egitasmoa prest dago hasteko. / GORRITIBEREA

Multikirola izango dute ardatz bederatzi monitoreak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Eskola kiroleko denboraldi berria hastear dago, bihar izango dituzte taldekako lehen lehiak. Ohi bezala Mendaro, Deba eta Mutrikuko umeak izango dira parte hartuko dutenak. Mutrikuko taldeak honela banatuko dira; alebin mutilak bi talde izango dituzte eta alebin neskak talde bat. Benjamin mutilak berriz hiru talde izango dituzte eta benjamin neskak bat. Amatasun bajan badago ere, Eba Sanabria izango da monitoreen talde buru, eta berarekin batera Asier Estankona, Aitor Ulazia eta Maialen Naberan arituko dira. Horiekin batera soinketa erritmikoa Lourdes Muñozen esku joango da, baleta Alaitz Izagaren esku, tenisa Sergio Urrizak eskainiko du, psikomotrizitatea Mariaje Ituartek eta aerobic koreagrafikoa Lauda Andak.

Taldeei dagokienez, bihar, 9:00etan, minisaskibaloian arituko dira benjamin neska eta mutilak, partidak hauek izango dira; Kristuzulo-Galdona eta Atxukale-Olatz. 10:00etan, minieskubaloiko alebin mutilen partida hauek jokatuko dira; Arno-Kalbaixo eta Gaztelu-Arbil. 11:00etan azkenik, alebin neskak arituko dira eta partidak hauek izango dira; Apain-Osio eta Tarinak-Lapari. Bestalde, 12:00etan, nesken kadete mailako saskibaloi partida jokatuko da Mutriku eta Tolosa artean. Partida guztiak kiroldegian jokatuko dira.

Fotos

Vídeos