Berriatuan ospatzen den 'Desanexio' txapelketako finalerdietan izango dira Danok Bat pilota eskolakoak

Jaialdia igandean eguerdiko 12:00etatik aurrera jokatuko da

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Danok Bat pilota eskolakoek gelditu gabe dihardute txapelketa desberdinetan. Asteburu honetan, Berriatuan ospatzen den 'Desanexio' txapelketako finalerdiak jokatuko dira; jubeniletan Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor, Markina-Xemeinko Go-tzon Mandiola eta Jon Mandiolaren aurka neurtuko dira 30 tantotara, eta helduetan, berriz ,Aitor Andonegik jokatuko du finalerdia. Jaialdia, igandean, eguerdiko 12:00etan jokatuko da, eta Mutrikutik izango dituzte animatzaileak, Mutriku eta Berriatuak lotura handiak bai dituzte.

Andoainen bihar

Bestalde, bihar ostiralez, Andoainen ospatzen diharduten Xistera txapelketako finalak jokatuko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta hor ere tokia lortu du Aitor Andonegik helduan finalean.

Azkenik, larunbat goizean, Gipuzkoako pala txapelketako finalerdiak jokatuko dira Miruaitzen, Igor Elezgarai eta Xabier Garalde, Errenteriako Batzokiko Larralde eta Alzugarai izango bai dituzte aurrez aurre.

Fotos

Vídeos