Berdel garbiketan etengabe

Berdel egosia garbitzen Kofradian./
Berdel egosia garbitzen Kofradian.

350 kilo prestatuko dituzte tabernariek larunbaterako

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Datorren larunbatean egingo den 23. Berdel Egunak aurreko prestaketak ditu eta atzo hain zuzen 24 lagun bildu ziren berdel egosia garbitzera Kofradian. Udaletik kezkatuta zeuden jendeak eran-tzungo ote zuen, eta tabernariei garbituta ematen zaien kopurua atzo osatu zuten, izan ere berdela, handia eta ondo egosia heldu bai zi-tzaien. Bihar ostirala, goizeko 8:30etan beste zita bat izango dute, kasu honetan berdel xerrak prestatzeko. Larunbatean eguerdiko 12:00etatik aurrera izango den berdel pintxopote erraldoian, tabernari hauek parte hartuko dute; Ametza, Piper, Batzokia, Kardala, Goitibera, Zubixa, Bodegoia, Bar Puerto, Bare-Bare, Loretxu, Anaiarte, Alboka, Txirlatxo eta Flixgain.

Aipagarria Txirlatxoren kasua, Gabonetan izan zuen istripuaren ondoren gaur zabalduko bai ditu berriro ateak. Flixgain tabernan berriz berdel errea eskainiko dute, eta Piper tabernan berriz beraiek arduratu dira berdelaz. Guztira 350 kilo berdel eskainiko dituzte tabernariek bere osagaiekin batera. Bestalde gogoratu larunbatean arratsaldeko 20:00etatik aurrera 'Guda Dantza' taldekoak arituko direla moilako zabalgunean. Beraz ska, reggae edo eta rock doinuak ez dira faltako, eta guztia doan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos