Berbalagun egitasmoa martxan dago

NEREA ISASTI SORALUZE.

Zabalik dago Berbalagun egitasmoan izena emateko epea. Pil-Pilean Euskaldunon Elkarteak Udalaren laguntzaz antolatzen duen ekimen honek talde txikietan euskara praktikatu eta hobetzeko aukera eskaintzen die bertan parte hartzen dutenei.

Berbalaguna edo Mintzalaguna izeneko programa mintzapraktika programa da eta euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza.

Berbalagun taldetxoak kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokiak, eta ordutegiak kontuan hartuz sortzen dira. Berbalagun taldetxo bakoitza hiru, lau edo bost lagunek osatzen dute eta gutxienez astean behin biltzen da. Astean behineko hitzorduaz gain, mintzapraktika programetako taldeak elkar ezagutzeko eta harremanen sarea zabaltzeko noizbehinka ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten da: ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak,...

Egitasmo honetan izena emateko edo informazioa jasotzeko, 943751304 telefono zenbakira, edota E-posta: berbalaguna@pilpilean.com

Izen-ematea urriaren 31n amaitzen da.

Empleo

El Ayuntamiento oferta una plaza relacionada con el medio ambiente y la sostenibilidad local, a jornada parcial durante un período de seis meses.

Tendrán preferencia para ocupar estas plazas y por este orden: las mujeres, los perceptores de RGI y los mayores de 55 años.

Los requisitos específicos exigidos son estar inscrito como desempleado en Lanbide, poseer título de licenciado en Biología, Ciencias Ambientales o Ingeniería Forestal , tener título EGA o equivalente y estar Empadronado en Soraluze, con anterioridad a la publicación de la presente oferta

Todas las personas que cumplan los requisitos señalados podrán inscribirse en la oficina de Lanbide de Elgoibar, desde el día 16 hasta el 30 de octubre próximo, ambos inclusive. Los interesados deberán presentar certificado de vida laboral.

Fotos

Vídeos