Benito lertxundik kontzertua eskainiko du irailean Soraluzen

NEREA ISASTI SORALUZE.

Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du irailaren 30ean Soraluzeko kiroldegian gaueko hamarretan. Kontzertua Soraluzeko Udaleko Kultura ba-tzordeak eta Gure Bazterrak promotorak antolatu dute. Babesle moduan, Laboral Kutxa eta Soraluce kooperatibaren laguntza daukate. Sarrerak 20 eurotan daude salgai Soraluzeko Arane kiroldegian, Elgoibarko Lanbroa tabernan, Eibarko Txoko tabernan eta www.entradium.com webgunean. Kontzertu egunean bertan ere erosi daitezke sarrerak lehiatilan. Kasu honetan, 22 eurotan.

Benito Lertxundi oriotar kantaria 50 urteko ibilbidea ospatzeko moduan izan da eta berak gustokoen duena eginez burutu du. Euskal Herriko geografian barna kontzertuak eskainiz. Oroimenaren oraina izeneko diskoa ardatz zuen biran ibili ondoren, zuzenekoetan murgildurik jarraitzen du eta berak ohikoa duen moduan ofaindik argia ikusi gabeko kantiak ere aurkezteko ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos