Batzar Orokorrra antolatu du Itziarko Auzo Udalak biharko

Burugorrin gauzatuko da bilkura. /  A.S.
Burugorrin gauzatuko da bilkura. / A.S.

'Eman eta Hartu' galdetegi ekimenaren ondorioak azalduko dituzte auzo-alkateak eta talde eragileak

ANDER SALEGI DEBA.

Burugorri eraikinean izango da bilkura, bihar, arratsaldeko 20:00etan. Abenduan auzoetan burututako batzarren ondotik, parte hartze prozesuaren emaitzak eta auzo udalaren egoera orokorra izango dira aztergai bertan. Herritar guztiak daude bertara deituak, edonork izango duelarik hitza hartu eta ekarpenak egiteko aukera.

Lehenik eta behin, orain dela gutxi gauzatutako 'Eman eta Hartu' galdetegi ekimenaren ondorioak azalduko dituzte auzo-alkateak eta talde eragileak. Ekimen honekin auzotarrek ahalbidea izan dute 2018. urteko aurrekontuen baitan inbertsioen kapituluan aurkeztutako proposamenen inguruan iri-tzia eman eta lehentasunak adierazteko. Era berean, ideia berriak idatzi eta iradokizunak luzatzeko bidea zabaldu da. Honelako ekimen bat burutzen den lehenengo aldia izanik, balorazio positiboa egiten du Itziarko Auzo Udalak. Orain arte egindako lanarekiko iritzia kontrastatu da eta aurretiaz mahai gainean ziren hainbat proiektu eta premia berretsi dira biztanlegoaren parte-hartzeaz.

Era berean berrikuntzak helarazteko bitarteko baliagarria dela garbi geratu da, eta etorkizuneko asmoak landu eta hobetzeko eredua izan daiteke.

Ondoren auzo udalaren egoera orokorraz egingo da hausnarketa batzarrean, erronka eta zailtasunak nabarmenduz. Egindako ibilbidea aztertu eta aurrera begirako urratsak aditzera emango dira. Amaitzeko, galdera-erantzunetarako tartea zabalduko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos