'Baskavigin' dokumentalaren proiekzioa eta Aitor Aspe zuzendariarekin solasaldia

'Baskavigin' dokumentala adierazteko prestatu zuten argazkia.
/
'Baskavigin' dokumentala adierazteko prestatu zuten argazkia.

Arratsaldeko zazpietan izango da gaur Zabielen Itsas Zikloko bigarren jardunaldia

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Udaleko Kultura Saialak antolatutako Itsas Zikloak bigarren jarduna izango du gaurkoan; proiekzioa eta solasaldia izango duena. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekimena Zabielen, eta lehenik 'Baskavigin' dokumentala proiektatuko dute. Dokumentalean Islandiako historiaren pasarte beltzenetariko bat kontatzen da, hain zuzen 1615. urtean, 31 euskal bale ehiztarien sarraskia.

Islandian hain ezaguna den gertaera hau Euskal Herrian ez zen ezagutu 2015eko apirilera arte, batik bat Islandian indarrean zegoen lege bat indargabetu zen arte. Ikaragarrizko ekaitza jasaten ari zirelarik, babes bila sartu ziren toki zehatz batetan, baina han herriko sheriff ustela eta apaiz luterano baten artekoarekin topo egin ziren, ondorioz arrantzaleak hilik gertatu zirelarik.

Aipatu, dokumentala Islandian, Ingalaterran eta Euskal Herrian grabatu zela eta 2016ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zela arrakasta handia lortuz. Beraz lehenik proiekzioa izango da gaurkoan eta ondoren, Aitor Aspe zuzendariarekin solasaldia irekiko da. Gogoratu gainera, 31 arrantzale horietatik bateren bat Mutrikuarra zela, beraz historia pasarte interesgarria gaurkoan eskainiko dena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos