'Baratzea nire balkoian' tailerra, larunbatean Merkatu Txikian

Herriko adibideak. / A.G.
Herriko adibideak. / A.G.

Goizeko 11:30etik aurrera egingo da, doan, beheko Plazan, Kutxa Ekoguneari esker

A. GORRITIBEREA MUTRIKU.

Hileroko bigarren larunbatean ospatzen diren Merkatu Txikiak inoiz baino indartsuagoak datoz, izan ere ohiko salmenta postuei ikastaro desberdinak gehitu bai zaizkie. Larunbatekoak berebiziko garrantzia du, izan ere 'Baratza balkoian tailerra' antolatu bai dute Kutxa Ekoguneari esker.

Etxeko terraza edo balkoian baratze bat abian jartzeko oinarrizko konpetentziak eskainiko dituzte; zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak, ureztapena, loreontzi ezberdinak, landare desberdinak edo eta guzti hauekin osa daitezkeen diseinuak. Kontutan harturik oraintxe dela baratza landatzeko garaia, bereziki kaletarrei eskainiko zaie ikastaroa, eta haurrak badira hobe. Ez dago zalantzarik, baratzera jendea hurbil arazi nahi bada, gazteek eman behar dutela lehen pausoa, eta horretarako aukera polita izango da larunbatekoa. 11:30etan hasiko da ikastaroa, doan izango da eta eguraldiak laguntzen badu jende multzoa bilduko da eta eguraldiak laguntzen ez badu berriz, Anbulatorio Zaharraren estalpean gauzatuko litzateke.

Urduñara mendi irteera

Joan zen igandean Apain gainean 80 bat lagun bildu ondoren, mendi irteerekin jarraitzen dute Burumendi Mendizale Taldekoek. Hurrengoa domekan izango da eta kasu honetan Urduña aldera dute irteera. Lendoño-Senda Negra-Tologorri (1066 metroko altuera duena)-Solaiera-Txolope-Txarlazo-Urduña ibilbidea burutuko dute, guztira 5 ordu inguruan burutuko dutena. Goizeko 7:10ean aterako dira Txanbolingo biribilgunetik. Izenak emateko epea gaur amaituko da 'Aparra' moda dendan. Beti bezala, bazkideek 12 euro ordainduko dute eta ez direnek 15 euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos