76 Baietz! Odol emaile elkartearen erronka

Odol emaileek jarri dituzten kartelak.
/A.Z.
Odol emaileek jarri dituzten kartelak. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Ostiral honetan, hilak 17an, aurtengo hirugarren eta azken odol ateraketa izango da herrian. Mendaron 1999. urtean 75 emaile izan zire guztira eta ostiral honetan zenbaki hori gainditu nahi da; hau dela eta 76 Baietz! kanpaina martxan jarri dute, herriko odol emaile elkarteko kideek eta etxebizitzetako portaletan, '76 nahiko genituzke' paperak jarri dituzte. Ostiraleko helburu, 76eko kopurua lortzea da edo eta gainditzea.

Ahalik eta jende gehien joan dadin ordutegia ere aldatu egin dute. Oraingo honetan ordubete lehenago hasiko dira odol ateratzekin, hau da, arratsaldeko 17:30ean. Odol ateratzeak ahalik eta azkarren joan daitezen, konfidantzazko beste erizain berri bat ere ekarriko dute.

Mendarotar guztiei dei berezi bat luzatzen zaie eta ekintzarekin bat egitea nahiko lukete odol emaile elkartekoek, guztiak batera bizi-tzaren aldeko hautua egiten baitute. Odola emanaz, bizia ematen delako eta Mendaroko herriak besteenganako elkarkidetasuna beti agertu izan duelako, Mendaroko odol emaile elkartekoek deialdi berezi hau luzatu dute, guztion artean erronka berri hau lortzeko asmoz.

Fotos

Vídeos