Jon Azpillaga gogoan

Mugartegi, Azpillaga, Joxe Lizaso, Uztapide, Basarri, Lasarte, Imanol Lazkano, Loidisaletxe eta Joxe Agirre argazki historikoan./
Mugartegi, Azpillaga, Joxe Lizaso, Uztapide, Basarri, Lasarte, Imanol Lazkano, Loidisaletxe eta Joxe Agirre argazki historikoan.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bihar larunbata eta bereziki igandean egingo da Urepelen 'Xalbador Egunak' aurten Fernando Aire 'Xalbador' ezik otsailean zendu zen Jon Azpillaga ere gogoan izango dutena. Antolaketan, Iparraldekoak ezik, San Jeronimo auzoko taldea ere aritzen da, eta gogoangarria izango da goizeko 9:00etan Xalbadorren etxolara egingo duten mendi ibilaldia; 10:30ean izango den meza kantatua; goizeko 11:15ean, Joxemari Iriondok Jon Azpillagari buruz eskainiko duen hitzaldia; 11:30ean, Bilboko 'Salbatzaile' dantza taldeak eskainiko duen saioa.

Arratsaldeko 13:00etan, herri kirolak izango dira Donazaharre eta Mutriku artean. Sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea izango dituzte besteak beste.

Arratsaldeko 14:00etan bazkari herrikoia; 15:30ean haurren txokoa eta ondoren hasiko da bertso saioa, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Joxe Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi izango direlarik kantari. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da azkenik erromeria.

Fotos

Vídeos