Azoka ospatzeko elurra ez zen oztopo bat izan

Pottokek menditik kalera egin zuten bidea. /
Pottokek menditik kalera egin zuten bidea.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Atzoko egun hotzean ospatu zen Mendaroko Kontzezio Azoka. Ostiral arratsaldeko elurteak eta gau partean bota zuenak bazter guztiak zuri utzi arren, giro beroan igaro zela azoka esan genezake. Goizeko 9:30ean eman zitzaion azokari hasiera eta nahiz eta lehen orduetan jende asko hurbildu ez izan eguerdi alderako jende dezente ibili zen. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako baserritar, artisau, ogigile... kolorez eta usainez jantzi zituzten txokoak. Azoka, hainbat gune desberdinetan antolaturik egon zen, frontoian, barazki, fruta, artisau... postuak zeuden eta plaza inguru guztian zehar, beste horrenbeste postu desberdin, gaztak, eztiak, arropak....eta udaletxe azpian abereak, behiak, ahuntzak, zaldiak eta pottokak besteak beste.

Egitarauak ere bi zatitan banatu zen, goizean azoka eta bere inguruan antolaturiko ekintzak: sagardo lehiaketa, dantzak, joaldunak... eta arratsaldean, Haritz dantza taldearen ikuskizuna, omenaldia, kon-tzertua eta erromeria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos