Azken Merkatu Txikia

Maite Ansorregi sariduna ezkerretik bigarrena. /  GORRITIBEREA
Maite Ansorregi sariduna ezkerretik bigarrena. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Larunbatean, urteko azken Merkatu Txikia egin zen Beheko Plazan. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu eta horrek eragin zuen salmentetan, hala ere itxuraz saldu omen zuten. 'Azkenetxeko' sukaldariak eskainitako pizza tailerrak haur pila bat bildu zuen Anbulatorio Zaharreko estalpean eta gainera gehienek etxera eraman zuten prestatu zutena. Erosketaren bat egin zutenen arten zozketatuko zen otarra berriz Maite Ansorregi 'Txaparrok' eskuratu zuen, eta hurrengo zita abenduaren 16an izango da, Mutrikun, Santomas azoka, egunaren aurreko larunbatean izaten baita.

Bestalde gogoratu gaur amaitzen dela 'Errigora' otarra eskatzeko epea. Dagoeneko 31 dira Mutrikun burutu diren eskakizunak, eta azken eguna aprobetxatu nahi dutenak nahikoa dute 635 748 393 telefonora deitzea.

Fotos

Vídeos