Borrar
Aurten ere giro bikainean ospatuko da Andramaixa eguna. A.Z.
Aurtengo Andramaixa jaien egitaraua iadanik kaleratu da

Aurtengo Andramaixa jaien egitaraua iadanik kaleratu da

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Miércoles, 2 de agosto 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ba dira urte batzuk, Arrats tabernako jabea, Azpilgoeta auzoko Andramaixa eguna antolatzen hasi zela eta aurten ere ospakizunarekin aurrera jarraitzeko asmoz, iadanik jaien egitaraua kaleratu du eta herriko hormetan jarri dira Kartelak egun horretan egongo den berri jakinarazteko herriko jendeari. Azpilgoeta auzoan, betidanetik ospatzen ziren Andramaixa jaiak, baina Mendaro herri bezala egin zenetik, Santanak hartu zuten jai ofizialen tokia eta Andramaixak alde batean utzi ziren.

Azpaldiko Andramixetan besteak beste, kalean gora eta behera ibiltzen ziren zezenak eta bertako sokamuturrak ospe handia zuen, herriko eta kanpotar asko erakartzen zituelarik, baina urteekin dena galdu da eta herriko gazteek entzunez bakarrik ezagutzen dute Mendaroko Andramaixa jaixak.

Abuztuko 15ean izaten da Andramari eguna eta behintzat Azpilgoetan zerbait egon eta jaia ospa-tzearren, goiz guztian zehar ikuskizun desberdinak ikusteko aukera izango da; txitulariak, herri kirolak .... ez dira aurten ere faltan izango.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios