Astelehenean bildu zen berriz Soraluzeko euskarazko irakurleen kluba

NEREA ISASTI SORALUZE.

Eider Rodriguez idazleak itzulitako 'Dantzaldia' liburua irakurri zuten astelehenean aurtengo lehendabiziko saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek; oraindik bada leku librerik klubean izena eman nahi duenarentzat.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian duela urte bete sortu zen EuskarazkoIrakurleen Klubak duela pare bat egun egin zuen aurtengo lehendabiziko saioa, Irene Nemirousky idazleak idatzi eta Eider Rodriguezek itzulitako 'Dantzaldia' liburuaren gainean jarduteko.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, iluntzeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen dute saioetara.

Apurka-apurka kluba handi-tzea da antolatzaileen asmoa eta oraindik ere badago taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz, euskara@soraluze.eus helbide elektronikoan.

Jasone Osoro idazle elgoibartarra da klubaren saioak dinamizatzen eta irakurri beharreko liburuak proposatzen dituena.

Kontrargi

El próximo sábado, día 10, se procederá a la entrega de premios del XXIX rally fotográfico Kontrargi. El acto tendrá lugar en el salón de actos del polideportivo de Soraluze, a las 12 del mediodía.

Consistirá en una pequeña introducción seguida de una proyección con las colecciones de todos los participantes. Posteriormente se procederá a la entrega de premios.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos