Asier Illarramendi izendatu dute urteko kirolari onena

Alkatea eta Asier Illarramendi./
Alkatea eta Asier Illarramendi.

Mutrikuko Arraun Taldeak eskuratu zuen talde hoberenaren saria

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Aurreko edozein urteetan izenda zezaketen, baina ostiralean ospatu zen V. Kirol Galan eskuratu zuen kirol onenaren saria Asier Illarramendi jokalari mutrikuarrak. Sari banaketa xumea izan zen, baina sentikorra. Asierren kasuan datu ugari eman ziren, besteak beste 150 partida jokatuak dituela Realarekin, eta Real Madridekin 90 partida jokatzera iritsi zela.

Baina ez ziren alboan utzi nola eman zituen futboleko lehen urratsak Jazinto Agirrebengoa entrenatzaile zuela, edo Realean nola estreinatu zen Juanma Lillo entrenatzaile zela, aurretik maila guztietatik pasa ondoren. Bere erreferentzia Xabi Alonso dela ere aipatu zen, eta baita herriko gazteek nola ikusten duten Asier; herritar bat gehiago bezala, kanpoan berriz izar handi bat bezala ikusten dutenean. Oroigarria Jose Angel Lizardi alkatearen eskuetatik jaso zuen.

Kirol talderik onenaren saria berriz Mutrikuko Arraun Taldeak eskuratu zuen, 1980. urtean sortu, batelen eta trainerilletan aritu, eta traineruarekin ofizialki atera diren lehen urtean, lehen bandera eskuratu dutenak, eta Donostian gainera. ARC-2 mailan hamargarren postuan gelditu dira azkenean eta Jon Badiola arraunlariak aitortu zuenez, «hurrengo urtean izango da besteren bat».

Ezezagunak baina baliotsuak

Asier Illarramendi baino lehen Mutrikuko Sokatira Taldea izan da kirol ikuspegi batetatik mundu mailan Mutrikuren izena barreiatu duena, eta horren oinarrian Jabier Urreisti 'Jabilo' ondarrutarra dago. Bere kirol ibilbide guztia Mutrikun egin duena, horrexegatik eskuratu zioten kirol ibilbidearen saria. Ez da sokatira izan ordea bere ibilbidean praktikatu izan dituen herri kirolak; txinga eroaten edo orga jokoan ere aritu izan da eta mundu mailako urrezko dominarik ere eskuratu izan du Laukiz herriko 'Gaztedi' taldeko partaide bezala. Barre ederrik ere sorrarazi zuen bera saskibaloi zalea dela aitortu zuenean.

Kirolaren alde egindako guztiagatik saritua, berriz, Pedro Lasa Arizmendi izan zen, hurrengo urteko apirilaren 4an, 70 urte beteko dituena eta bizitza guztia mendira lotua egon dena. Gainera gaur egun bere bigarren loraldi bat bizitzen ari da, urrutira joan gabe, Oihana Kortazar buru dela umeekin antolatzen diren irteeretan dabil buru-belarri. Emozionantea izan zen Alberto Zerain lagun minaz galdetu zitzaionean edo eta Arnon bi orkatilak hautsi zituela gogoratzerakoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos