Lea Artibai, hondakinak gehien sailkatzen dituen eskualdea

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ONDARROA.

Lea-Artibai da Bizkaian hondakinak gehien sailkatzen dituen eskualdea. Bildutako hondakinen kalitatea neurtzeko karakterizazio ikerketa pasa berri du Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Applus enpresarekin, eta datuak oso pozgarriak direla adierazi du. Astean 16.680 kilo organiko batzen da eta horietatik %94,87 da konpostagarria. %5,13 da soilik errefusa eta hor, kartoi, beira, plastikoa, metal eta brick poteak aurkitzen ditugu.

Organikoaren bilketan soilik %5eko errefusa egotea datu «eredugarria» dela azpimarratu nahi izan du Amankomunazgoko lehendakari Rakel Elu Bengoetxeak: «Bizkaian gehien bereizten duen eskualdea gara, eta ikerketa honi esker badakigu ondo egiten ari garela gainera. Herritarrak zoriontzeaz gain, azpimarratu beharra dago organikoan topatu diren topatu diren material ez konpostagarrien artean badaukagula nahikoa edukiontzi, eta epe laburrean herritarrok ohiturak zaintzen baditugu, errefus maila jaistea espero dugu».

Herritar batzuk, adibidez, plastikozko poltsetan botatzen dute organikoa, eta gogora arazi nahi izan du horretarako badirela poltsa konpostagarriak doan ematen dituzten makinak Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Lekeition, zein herri bakoitzeko udaletxean. Gaikako bilketa izaten ari den emaitza onaren ondorioz astean hirutan batuko du organikoa amankomunazgoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos