Arte lanen erakusketa

Agustin Zenarruzabeitia xesterua jadanik margotua dute.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Mutrikuko 'Arte Lagunak' gaur irekiko dute kurtso amaierako lanen erakusketa Zabiel kultur etxean. Aurreko urteotako ordutegiarekin alderatuz, aurtengoan astelehenetik igandera, arratsaldeko 18:30etik 20:30era izango da zabalik, eta zalantzarik gabe, bisita bat merezi du batez ere erakusten diren lan desberdinek kalitatea dutelako. Gogoratu gaur hasi eta uztailaren 15a bitartean izango dela zabalik. Bestalde, iritzi oso onak jaso-tzen ari da Erdikale eta Frontoiko jaitsiera biltzen dituen tunelean margotzen ari diren muralak.

Muralak

Herrian desagertuak dauden lanbideei ohore eginaz, hiru mural dira Jose Inazio Treku irakaslea buru dela margotzen ari direnak; otarragilea, abarketa egilea eta maluta egilea. Agustin Zenarruzabeitia xesterua margotua dute jadanik, abarketa egilea Laxao Ansola izango da eta maluteroa berriz Angel Mendizabal.

Fotos

Vídeos