Arrateko Bertso Afarirako sarrerak

Arrateko jaietan Eta Kitto euskara elkarteak antolatzen duen bertso afaria irailaren 7an ospatuko da Kantabria jatetxean. 25.a izango da aurtengoa eta bertan Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Onintza Enbeita eta Maialen Lujanbio arituko dira. Sarrerak salgai daude Eta Kittoko bazkideentzat hilaren 14arte 31 eurotan. Uztailaren 18an salmenta orokorra hasiko da 32 eurotan Sagar Bitza, Kultu eta Kantabrian.

Fotos

Vídeos