Arrain saltzaileen ohorez panel berria

Feli Urreisti eta Fidelita Alberdi horma irudiaren aurrean. /
Feli Urreisti eta Fidelita Alberdi horma irudiaren aurrean.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Dotore gelditu da Erdiko kalea eta Frontoi kalea biltzen dituen tunela, larunbat eguerdian inauguratu zen laugarren panela eta horrela Mutrikun hain sustraituak egon diren lau lanbide ordezkatuta gelditu dira bertan. Abarka egilea izan zen lehena, gero etorri ziren maluteroak eta zesta egileak eta orain arrain saltzaileak sartuz, lau horma irudi eder gelditu dira. Laugarren honek ordea badu berezitasun bat; izan ere kuadroan azaltzen direnak; Feli Urreisti eta Fidelita Alberdi, bertan izan bai ziren. Aipagarria Artezale Taldeak, Jose Ignazio Treku irakaslearen gidaritzan, egin duen lana Mutrikun hain bereziak dituen txokoei bizia eman ahal izateko. Herritarren artean agian ez zaio garrantzi handirik ematen, baina bisitan etortzen diren guztiak erakusten dute bere oniritzia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos