Arnoko XIV. martxa

Giro berezia izango da gaur Txurruka plazan mendi martxa hasi aurretik. / GORRITIBEREA
Giro berezia izango da gaur Txurruka plazan mendi martxa hasi aurretik. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Kirol ekimenek ez dute etenik eta horrela, gaur Burumendi Mendizale Taldeak antolatutako Arnoko XIV. Martxa egingo da. Ohi bezala, bi aukera daude parte har-tzeko orduan; bata oinez eta bestea korrika. Oinez ibilaldia burutuko dutenak goizeko 8:00etan abiatuko dira eta korrika doazenak berriz, goizeko 10:00etan.

Osatuko duten zirkuitua honakoa izango da; Mutriku-San Juan-Galbaixo-Apain-Arnoko gurutzea-Arnoko aterpea-Ameikutz-Kostolamendi-Armentxa-Berrosasi-Santakruz-Pikupe-Galdona-Santa Elena-Mutriku. Ibilaldi ezezaguna baina polita, izan ere Gipuzkoa eta Bizkaia arteko muga mugan arituko baitira kirolariak. Zazpi postu izango dira indarrak berritzeko eta sariak berriz lehen hirurak izango dituzte bai gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eta horrez gain lehen mutrikuarrak ere saria izango dute eta baita lehen beteranoek ere. Horrekin batera hainbat sari zotz egingo dituzte.

Gaur Korputz eguna

Mutrikun oso sustraitua dagoen Korputz eguna ospatuko da gaurkoan. Ospakizun nagusiak goizeko 11:00etan parrokian ospatuko den mezetan izango dira, baina ohiko prozesioa parrokia barruan burutuko da. Bestalde, 11:00etan baita meza izango da komentuan eta eguerdiko 12:30ean, Olatz auzoko baselizan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos