Arimen egunaren bueltan, hainbat ekintza antolatu dira

Aurten ere, etxez etxe ibiliko dira gaztetxoak goxokien eske. /  A.Z.
Aurten ere, etxez etxe ibiliko dira gaztetxoak goxokien eske. / A.Z.

Kandelen afaria, film beldurgarria, Sogiñaren bila, esku lanak... izango dira aurrera eramango diren ekintzak

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Datorren astean Arimen eguna dela eta, herriko hainbat elkarteek bat egin dute egitarau elkartu bat antolatzeko asmoz eta hainbat egunetan zehar, herriko haur eta gazteek egun horrekin lotuta hainbat ekintza desberdinetaz disfrutatzeko aukera izango dute.

Aste honetako ostiralean, Gaztelekuko gazteek ordutegi zabalagoa izango dute gauean ekintza beldurgarriak eskainiko zaielako. Alde batetik 'kandelen afaria' izango dute eta afari ostean, San Agustin kulturgunean IT filmea ikusiko dute.

Igandean, Zubigazteren txanda izango da eta Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako haur guztiek 'Sorgiñaren bila' jolasean parte hartu ahal izango dute. Ekintza igande arratsaldean izango da, 16:00etan hasita. Ludotekan elkartuko dira eta jolasa egitera kalera irtengo dira, bukaeran «merendola» bat izango dute.

Ekintza horretan partzea nahi duenak, gaurtik aurrera zabalik ditu aukerak. Ludotekan eman dezake bere izena, gaur hasi eta ostirala arte arratsaldeko 17:00etatik, 18:00ak arte. Momentuz 29 haurrek eman dute iadanik izena.

Asteartean, Ludotekak eta Arno Guraso elkarteak antolatuta herriko enparantzan tailer desberdinak izango dituzte eta Disko festa ere bai. Egun horretan, haurrek mozorrotzeko ohitura hartu dute eta etxez etxez 'Truko Trato' jolasean ibiliko dira.

Fotos

Vídeos