Apain eta Laiotz Lizeoaren arteko finala igandean Zubietan

Apain taldeak finala jokatuko du igandean Zubietan. /  GORRITIBEREA
Apain taldeak finala jokatuko du igandean Zubietan. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Hurrengo igandean, Rrealaren Fundazioak Zubietan antolatu dituen ekitaldi guztian barruan jokatuko dira Gipuzkoako Eskolarteko futbol finalak, eta lehen eta bigarren alebin mailako nesken finala, Mutrikuko Apain eta Segurako Laiotz Lizeoa neurtuko dira 20 minutuko hiru tarteetan.

Partida, 12:00etan jokatuko da, eta dagoeneko autobusa betea dute. Finalera iristea bera lorpen handia izan da, bereziki taldearentzat, baina baita Maialen Naberan, Aitor Ulazia, Asier Estankona eta Eba Sanabria monitoreentzat ere.

Bihar merkatu txikia

Nobedabe ugari izango ditu bihar Beheko plazan egingo den ekaineko Merkatu Txikiak. Goizeko 11:00etan puntuan, Mutrikun orain arte ikusi gabeko ekitaldi bat gauzatuko da. Izan ere ardiak ekarriko baitituzte kamioian Txurruka plazara eta hortik Beheko plaza artekoa burutuko dute Ordizian egiten den bezala. Ondoren, Beheko plazan, ile mozte ekitaldia burutuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos