'Antzerkiaz blai' egitarauak herriko eta kanpoko taldeen emanaldiak izango ditu

Puntako aktoreak izango dira igandean 'Etxeko Saltsak' eskainiz. /  GORRITIBEREA
Puntako aktoreak izango dira igandean 'Etxeko Saltsak' eskainiz. / GORRITIBEREA

Lehena 'Etxeko Saltsak' antzelana izango da igande honetan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Azaroaren 12an hasi eta abenduaren 17ra bitartean gauzatuko da aurten 'Antzerkiaz Blai' egitaraua. Hasteko, igandean, azaroaren 12an, 19:00etan, Txalo Produkzioak-ek antzezlan bikain bat ekarriko du Mutrikura; 'Etxeko Saltsak'; besteak beste Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreek interpretatuko dutena.

Obraren zuzendaria berriz Begoña Bilbao izango da, eta hauxe da sarrera izango duen emanaldi bakarra, 5 euro kobratuko baitira guztiz erakargarria den obra bat ikus ahal izateko.

Hurrengo emanaldia azaroaren 17an, ostiralez izango da, Nomofobikak taldeak 'Sarean Kateatuak' obra eskainiko du 19:00etan. Azaroaren 19an, igandez, Patata Tropikala taldeak 'Kondaira baten truke' obra ekarriko du arratsaldeko 18:00etan. Emanaldi hau familia guztiarentzat irekia izango da.

Azaroaren 26an, herriko Goizeko Izarra taldearen eguna izango da, eta 'Akelarre' kolektiboa osatzen duten taldeenak, berriz, azaroaren 30 eta abenduaren 2 eta 17a.

Ikusten den bezala, emanaldi guztiak asteburuetara eraman dituzte eta hilabete pasako egitaraua osatu, era horretan herrian diren antzerkizaleei aukera eman ahal izateko.

Fotos

Vídeos