Andutz egunaren bezperan akanpada egingo da Urritzun

Trikitilariek alaituko dute Andutz eguna. / ANDER SALEGI
Trikitilariek alaituko dute Andutz eguna. / ANDER SALEGI

Gaur izango da azken eguna izena emateko, parte hartu nahi dutenentzat

ANDER SALEGI DEBA.

Debako Burdin Kurutz Mendi Taldeak antolatuta, larunbatean larunbatez ospatuko da aurtengo Andutz Eguna. Iganderako Gure Esku Dagok antolatutako giza-katea dela eta aurreratu da larunbatera ospakizuna. Andutzko tontorretik igaro ondoren juntadizoa Urritzuko lepoan izango da. 11:00etan aurtengo mendi irteeratan parte hartu duten ikasleen artean sari banaketa egingo da. Ondoren txorizoa eta salda eskainiko da bertan. Aldi berean, erromeria ere izango da, Itziarko Naiara Mantzisidor eta Nahia Agirregabiria trikitilariekin.

Andutz Egunaren bezperan, ostiraletik, akanpada egiteko aukera izango da Urritzuko lepoan, edonorentzat. Giroa lagun, ikusmira eta ilunabarra behatzeaz gain, paraje ezezagunak arakatuko dira bertan. Irteera Itziarko frontoi paretik izango da, 18:00etan. Eramatekoak norberak eraman beharko ditu soinean. 12 urtez azpikoak guraso edo arduradunarekin joan beharko dira, hortik gorakoak bertan direnen ardurapean. Traste eta sortutako zaborra norberak jaitsiko du. Ezinbestekoa izango da oinetako zein arropa egokia, lozakua eta esterila, linterna edo frontala, eta janari-edaria eramatea motxilan. Gaur izango da azken eguna izena emateko, 626710441 telefonoan (Xabier). Osatzen den multzoaren arabera antolatuko dira kanpin denda eta erregailuak.

Turismo bulegoa

Debako turismo bulegoak ordutegia aldatu du. Irailaren 16raino astelehenetik larunbatera, goizeko 10:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos