Andra Mari jaietako egitaraua prest

Ondarroako jai kartela.
Ondarroako jai kartela.

A.E. ONDARROA.

Abuztuaren 11n Santa Klara egunarekin hasiko dira aurtengo Andra Mari jaiak. Urtero legez, adin eta gustu guztien-tzako ekintzak izango dira Andra Mari jaietako egitarauan.

Jaien antolakuntzan buru belarri lanean ibili den jai batzordeak aurten jaietan musika estilo eta nortasun anitzari lekua egitea izan dela beraien nahia aurreratu du. Horretaz gain, Andra Mari egunari aurten Jaxak Martxan elkarteak elegante eguna jarri diola aipatu dute eta horrekin batera egunean zehar ekintza berriak ere antolatu dituela iragarri dute.

Bukatzeko jaien antolakuntzan, herritar guztiek egindako lana goraipatu eta eskertu nahi izan dute Jai Batzordeko kideek.

Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak eraiki eta dauden erasoei behar bezalako erantzuna emateko, herriko eragile, tabernari eta jaien inguruan ibiltzen den norbanakoekin batera, Brigada Moreak antolatu ditu, jaietan gerta-tzen diren erasoen aurrean herritarren jarrera aktiboa bultzatzeko asmoarekin. Herritarrei eta kanpotik datozenei parte hartzeko ondo pasatzeko gonbitea luzatu die Udalak.

Fotos

Vídeos