Borrar
Ander de Luis, eskuinean, podiumean.
Ander de Luis Orduñako mendi maratoian arituko da hilaren 12an

Ander de Luis Orduñako mendi maratoian arituko da hilaren 12an

NEREA ISASTI

SORALUZE.

Jueves, 2 de noviembre 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Uztailean Pankorbon erdi maratoian lehen postua lortu ondoren, lau aldiz igo da podiumera azken hilabeteetan Ander de Luis, bigarren eta hirugarren postuak lortuz: Aramotz, Osintxu, Galdames... Garaipen hauek entrenamenduaren emaitza dira, Anderren esanetan. «Futbola utzi nuenetik denbora gehiago daukat entrenatzeko eta astero lau bat aldiz joaten naiz mendira. Baina asko gozatzen dut, neretzat hau ez da entrenamendu gogorra, ezta gutxiago ere», dio. Anderrek maratoiak eta ultramaratoiak ere egin ditu. Tolosako maratoia, han 18. izan zen ia 400 korrikalari artean, eta Leitzako 77 km-ko ultramaratoia, han ere marka ona lortuz. Baina «herriko lasterketak dira garrantzitsuenak», Anderrentzat, «hauek dira egin behar direnak». Hilaren 12an Orduñako lehen mendi maratoia egingo du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios