Ander de Luis eta Ainhoa Lendinez izan ziren Alkorta mendi lasterketaren irabazleak

Ander de Luis eta Ainhoa Lendinez irabazleak. / A.Z.
Ander de Luis eta Ainhoa Lendinez irabazleak. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Atzoko egunean, Alkorta igoeraren XII. edizoa egin zen, eta mendi igoera gogor honetan 19 korrikalarik hartu zuten parte. 4 mendaroar kenduta, beste guztiak Mendaro bueltako herrietatik etorritako korrikalariak izan ziren. Guztira 18 gizonezko eta emakume elgoibartar bakar bat, mendi lasterketetan aski ezaguna den Ainhoa Lendinez.

Aurtengo irabazlea, Ander de Luis plantxitarra izan da eta bigarren, Gorka de Horra elgoibartarra. Biek bata bestearen ondoan egin zuten ibilbide osoa, baina azkeneko metroetan, sprintean, fisikoki gogorren zegoenak irabazi zuen, segundo bakar bateko aldea atera zioalarik lehenak bigarrenari. Lehen bi kirolari hauek egin duten denbora bikaina izan da, zehazko 21 minutu eta 25 segundo lehenak eta segundo bat gehiago, 26, bigarrenak. Iazko urteko irabazlearen denborari 7 segundo kendu dizkio oraingo honetan Ander de Luis-ek.

Hirugarren postua Hasier Muruarentzat izan zen, honek ere oso denbora ona bete zuen, zehazki, 23 minutu behar izan zituen, bide aldapatsu eta gogor hori burutzeko. Ainhoa Lendinezen denbora ere oso ona izan zen, 10. postuan sartu eta 27minutu eta 19 segundotan bete zuen ibilibide osoa.

Mendarotarren artean, lehen postua Jon Larrañagak lortu zuen, Jon, Ainhoaren atzetik sartu zen, 11. postuan eta bere denbora ere bikaina izan zen, 27 minutu eta 23 segundo.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos