Anaiartekoen ekintzak

Anaiarteko otarrak eta loteriak harrera ona izaten du herritarren artean. /  A.G.
Anaiarteko otarrak eta loteriak harrera ona izaten du herritarren artean. / A.G.

Hilaren 14an Bergaran ospatuko den gabon kanten jaialdian parte hartuko du Anaiarte abesbatzak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gaurko meza nagusia, Anaiarte biltokikoak izanik, urteak zehar hil direnen aldekoa izango da, baina horrez gain izango dute beste ekintzarik. Esate baterako, hurrengo astelehenean irekiko dute hurrengo urteko maiatzaren 28tik ekainaren 3a bitartean Norbegiako Fiordoetan barrena burutuko duten bidaian parte hartzeko epea.

Bestalde, abenduaren 14an, ostegunez, Bergaran ospatuko den helduen gabon kanten jaialdian parte hartuko du Anaiarte abesbatzak. Esan beharrik ez dago, abenduaren 16an ospatuko den 'Santomas' azokan, ohiko otarra ere aterako dutela, boletoak saldu eta bateren baten zorionerako, eta zorion gehiago izango litzateke baldin eta abenduaren 22an ospatuko den loteria nazionaleko zozketan 76.167 zenbakia aterako balitz, zenbaki horixe baita aurten Anaiartekoena, baina horretarako dezimoa jaso eta ordaindu egin behar, eta oraindik 660 bazkideetatik laurdenak ez du horrelakorik egin. Beraz ez dadila bete aspaldiko agindua; «jokau ez, tokatu ez».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos