Ameikutz musika eskolak zabaldu du matrikulazio epea datorren ikasturterako

4 urterekin hasi daitezke txikiak eta aurten 105 ikaslek egiten dituzte musika ikasketak bertan

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Ameikutz musika eskolak datorren ikasturterako matrikulazio epea iadanik zabaldu du. Gaur egun musika eskolan 105 ikaslek ikasten dute eta ildo berdinetik jarraitzea nahi da. Musika eskolaren eskaintza geroz eta zabalagoa da eta zabalagoa baita ere, musikarekin lotuta egin daitezken ikasketak. Izan ere, orain dela bi urte Elgoibarren Batxilergo musikala egiteko aukera zabaldu zuten eta bide hau oso egokia da musika ikasten dabiltzan ikasleentzat.

Ameikutz musika eskolan 4 urterekin hasi daiteke txikientzako tailerrak eskaintzen bait dira eta hauetan, doinuak, dantzak, erritmoak... lantzen dira eta hortik gora, adin mugarik gabe, musika hizkuntza, abesbatza eta musika tresna desberdinak erakusten dira. Gaur egun lantzen diren musika tresnak akordeoia, bateria, bibolina, kitarra, panderoa, pianoa, saxofoia, trikitixa, tronboia, txistua eta zeharkako xirula dira.

Baina, Ameikutz musika eskolak musika erakusteaz gain beste hainbat ekintza desberdin ere antolatzen ditu herriari begira, besteak beste, Olentzero eta Mari Domingineri ongi etorria, muskiaren eguneko kale kontzertua....

Hamaika musika tresna irakasten dituzte eta musika hizkuntza eta abesbatza era lantzen dira

Lagun Betikoak estrena junta

El lunes se celebró una segunda asamblea extraordinaria por parte de la asociación Lagun Betikoak con el fin de conformar la nueva junta directiva. Las dificultades para formar un nuevo equipo de trabajo eran muchas, pues nadie quería asumir ningún puesto de responsabilidad pero finalmente hubo 5 personas voluntarias que se presentaron, de las cuales dos, anteriormente ya habían participado en tareas de apoyo a la anterior presidenta. La actual representación queda de la siguiente manera: presidenta, Maribel Lazarobaster, tesorera y secretaria Mertxe Mugerza y vocales, Jesús Garcia, Inmakulada Urbieta y Rogelia Horrillo.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos