Amaia Arriaran ipuin kontalaria liburutegian izango da bostetan

Amaia Arriaran. /
Amaia Arriaran.

Leyre Arrietak Deustuko irakasleak hitzaldia eskainiko du Zabielen

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Amaia Arriaran ipuin kontalaria izango da gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, liburutegian arituko dena. 3 urtetik gorako ume guztiak daude gonbidatuak ikasturteko azken saio honetara, baina emanaldiak baditu zenbait nobedade; izan ere Amaiak kontatzen dituen istorioetan, pertsonaiek abestu egiten bai dute, era horretan ukitu pertsonal bat eransten dizkiolarik bere pasarte liluragarri guztiei. 'Ipuinekin hegan egin' jarri dio izenburua emanaldiari, eta horixe da lortzen duena, umeen irudimena zabaltzea. Emanaldia dela tarteko, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara liburutegia itxita egongo dela irakurleentzat.

Irratiaren historiari buruz

Bestalde, arratsaldeko 19:00etan Historia Jardunaldien barruan, Leyre Arrieta herritarra eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea denak, Euskadi Irratiaren sorrerari buruzko hitzaldia eskainiko du Zabielen. 'Hemen Euskadi Irratia, Eusko erresistentziako gudarien deia' izango da hitzaldiaren izenburua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos