Amabirgiña egunean herriko edadetuenak omenduko dira

1993. urtean antolaketan aritu zirenak 'Ziñua' elkartearen kanpoaldean. / GORRITIBEREA

Meza ostean burutuko da Txurruka plazan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

70 urtetik gorakoek ondo merezitako omena izango dute hurrengo asteartean, Amabirgiña egunez. 44. edizioa izango da aurtengoa, hasiera batean 'Ziñua' sozietateak bultzatuta, elkarte bakoitzak arlo sozialeko ekimenen bat jorratzen baitzuen, eta 'Ziñua' elkartekoek jubilatuak hartu bai zituen gogoko. Gerora Udaleko Kultura saila izan da antolaketarekin aurrera egin duena. Programan ez da aldaketa nabarmenik izango; goizeko 11:00etako meza aurretik, krabelina jarriko zaie jubilatuei eta meza ondoren, elizako eskaileretan ohiko argazkia aterako zaie. Ondoren ekintza labur batean trikitilariak eta bertsolarien laguntzaz, aurtengo omenduei erregaliak eskainiko zaizkie, alkateak ere hitz batzuk luzatuko dizkie eta azkenik Udaletxeko sarreran hamarretako txiki bat eskainiko zaie. Gauzak horrela, jubilatu guztiei dei bat luzatzen zaie martitzenerako anima daitezen.

Fotos

Vídeos