Aire libreko Margo lehiaketa, larunbatean

Aurreko urteetako lehiakide bat./A.Z.
Aurreko urteetako lehiakide bat. / A.Z.

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Aste honetako larunbatean, XXII. aire libreko margo lehiaketa izango da herrian. Lehiaketa honetan nahi duten guztiak hartu dezakete parte eta margotuko den gaia Mendaro herriari dagokion edozein aspektu izan daiteke. Erabiliko diren teknika, formatu eta euskarriak ere, libre izango dira. Euskarriak, lanerako prest ekar daitezke baina ez dira onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarnarik.

Lanen zigilatzea, udaletxeko sarreran izango da goizeko 9:00etatik 11:00ak arte eta lanak eguerdiko 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira herriko enparantzan dagoen pilotalekuan.

Epaimahai batek lanik onenak aukeratuko ditu eta irabazleen izenak egunean bertan emango dira jakitera arratsaldeko 14:30ean. Hiru sari banatuko dira, 1go saria, 600 eurokoa eta 1go eta 2go Accesitak, 300 eurokoak.

14 urtetik beherakoentzat ere sari bereziak egongo dira, lehen eta bigarrengo sarituek pintura materiala jasoko dute.

Consumo Responsable

Los talleres sobre Consumo Responsable organizados por el Ayuntamiento en colaboración con la asociación Lagun Betikoak y el instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, no se van a llevar a cabo porque el número de inscripciones habidas ha sido muy bajo y ésta no da para formar un grupo con un mínimo de entre 8 / 10 personas.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos