Aingeru Guardako jaiak, prest

Aurten ere jendea hurbiltzea espero da. /  A. ZABALA
Aurten ere jendea hurbiltzea espero da. / A. ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Datorren astean, martxoak 1ean Aingeru Guardako eguna dela eta, Plazako auzotarrek jaiak antolatu dituzte. Ostegunean, 11:00etan meza nagusia izango da Plaza auzoan dagoen baselizan. Martxoak 4a izango da jai egunik handiena eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Meza nagusia 12:30ean izango denez, herri kirolak aurreratu egin dituzte eta hauek 11:45ean hasiko dira. Meza ondoren, jaiak jarraituko du eta orduan izango dira bertsolari eta trikitilarien saio nagusiak.

Esku pelota partidak

Gaur arratsaldean berriro pilota partidak izango ditugu. Zehazki, Gipuzkoako bigarren faseko eskolarteko esku pilota partidak. 17:00etatik aurrera 4 partidu ikusteko aukera izango da. Debatik etorritako haurrak izango dira nagusi eta hauek Elgoibar, Bergara Soraluze eta Mendaroko ordezkarien aurka jokatu beharko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos