Keu Agirretxeak eta Jon Gurrutxagak kontzertua eskainiko dute Itziarren

Udaberrian hasi zuten giraren amaiera izango da biharko kontzertua

A.S. DEBA.

Parte-hartze onarekin aurrera doa Itziarko Auzo Udalak 'Barruan giro' izenpean antolatutako udazken-negu kultur egitaraua. Bihar Keu Agirretxea & Jon Gurrutxaga bikotearen kontzertua egongo da Burugorri aretoan, gaueko 22:00etan. Bost eurokoa izango da sarrera. Norbere diskoetan eta zuzenekoetan bestearen laguntza jasotzeko ohitura badute ere, urteetako elkarlanean beste urrats bat eman dute Keu eta Jonek. Udaberrian 'Izanak' deituriko kantua elkarrekin argitaratu zutenetik biran dabiltza bikote formatuan Euskal Herrian zehar. Itziarren amaituko dute apirilean hasitako bira. Musikari bakoitzak bakarka joko ditu hainbat abesti eta ondoren biak batuko dira, batak bestearen zenbait kanta ahotsaz edota gitarraz janzteko.

Jon Gurrutxaga, Arima Beltza eta Jon & Sugramas proiektuetako abeslaria izan eta gero, bakarkako ibilbideari ekin zion elgoibartarrak, eta orduz geroztik formatu ezberdinetan jo du taberna, gaztetxe nahiz bestelako aretoetan. Keu Agirretxea, estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen du gitarjole, abeslari eta konposatzaile ondarrutarrak. Uek, Governors, Fjord eta Etsaiak taldetako kide izana. 18 disko kaleratu ditu, hoietako hiru instrumentalak.

Altzarien zaharberritzea

Udalak Agirre jauregiko inperio estiloko bi altzari zaharberritu ditu. Prozesu osoa nola joan den jakiteko, Goizane Aizpuruak hitzaldi bat emango du gaur Iispiluen gelan arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos