Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Agiro mendiko ondarea ezagutzeko ibilaldi gidatua

A.S.

DEBA.

Martes, 9 de enero 2018, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urte berrian sartuta, aurrera doa udazken-negurako Itziarko Auzo Udalak antolatutako kultur egitarauak. Honela, hilak 14an ibilaldi gidatua dago antolatuta, 'Agiro mendiko altxorrak' izenarekin. Endoia eta Arbiskoa bailaren artean dago kokatuta Agiro mendialdea, gehienontzat arrotz. Balio natural eta geologiko oparoa izateaz gain, giza-aztarna ugari gordetzen dituzte bertako parajeek, garai bateko bizimodu menditarraren lekuko. Karobi, txondor, elurzulo eta artzai-txabolak dira ibilbidearen aitzakia, inguruan ikuskatu daitezkeen landare eta animali espezie desberdinez gain. Aztarna eta berezitasunez betetako paisaia hau Euskal Kostaldeko Geoparkean kokatzen da, interes geologikodun karst eremuan. Aipatzekoa da bertan Sesiarteko antiklinala, Geologia Interesgune izendatua. Tartean geldialdiak eginez, azalpen eta kontakizunez jantziko da ibilaldia. Goltzibar haranean dagoen Astigarraga Koba bisitatzeko aukera ere eskainiko da, arkeologoen gidaritzaz. Euskal historiaurreko koben artean, azken aurkikuntzetakoa da berau, eta xumea izanik ere, bere hormetako arteak badu garrantzia. Inguruko bazterrak hobeto estimatu eta ezagutaraztea du helburu ekitaldi honek.

Zelai Txiki (Arbiskoa) paretik abiatuko da txangoa, goizeko 09:00etan. 5 orduko iraupena izango du, gutxi-gorabehera, azalpen eta geldialdiak kontatuz. Mendian ibiltzen ohitutako jendearentzat dago aurreikusita, 12 urtetik gorakoentzat. Komenigarria da arropa eta oinetako egokia jantzita etortzea. Norberak eraman beharko du linterna edo frontala. Ibilaldian parte hartzeko taldea mugatua da. Horregatik izena aurrez ematea aholkatzen da, 626710441 (Xabier) telefonora deituz, edo arbiltxo@hotmail.es helbidera idatziz. Ibilaldiaren ondoren nahi duenak Aittola-Zar jatetxean taldean baz-kaltzea da asmoa. Geoparkearen laguntza du ekitaldi honek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios