2.778 euro batu ziren Santa Eskean Mendaron

Aurtengo Santa Eske taldea. /  ZABALA
Aurtengo Santa Eske taldea. / ZABALA

40 bat lagun elkartu eta hiru talde desberdinetan banaturik, baserriz baserri eta herriko kaleetan abestu zuten

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Santa Ageda bezperan koplak abestera irten ohi da eta Mendaron ere, tradizioari jarraipena emanez 40 bat lagun elkartu eta hiru talde desberdinetan banaturik, baserriz baserri eta herriko kaleetan zehar koplak abestu zituzten baina aurten larunbatean atera ziren.

Urtero Santa Eskean batzen den dirua herriko elkarteren baterako izaten da eta aurtengo honetan Sendi Anaitasuna elkartearentzat izan da. Aurten iaz lortutakoari batu da, zehazki 2.778 euro.

Goiz batean lortzeko, diru asko dela esan beharra dago eta eskean ibili ziren guztiak, oso pozik agertu ziren. Jendearen eskuzabaltasuna agerian geratu da beste behin, baina batez ere baserrietako jendea da diru gehien ematen duena. Aurten taldea osatu duten lagun gehienak , lehen ere ibilitakoak izan dira baina zorionez urtero aurpegi gazte berriak gehitzen dira eta datu hau eskertzeko eta poztekoa da, ohiturak, etorkizunean ere jarraipena izango duen seinale baita.

San Blas meza

San Blas eguna larunbatean izan zen eta azpaldiko usadio zaharrari jarraituaz, jende asko joan zen San Blas opilak bedeinkatzera eta horretarako 11etan, Azpilgoetako eleizan meza berezi bat antolatu zen eta jende asko gerturatu omen zen bertara.

Gainera, aurten lehen aldiz, kandelak eta lepoan jartzeko hariak erosteko aukera eduki zuten bertara hurbildu ziren guztiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos