Diario Vasco

Herriarteko zesta txapeldunak

Txapeldunak, bere prestatzailearekin batera egindako lorpenaz gozatuz.
Txapeldunak, bere prestatzailearekin batera egindako lorpenaz gozatuz.

Joan zen larunbatean jokatu ziren Donostiako Karmelo Baldan, Herriarteko Zesta Txapelketako finalak Zumaia eta Mutrikuko bikoteen artean. Hiru partidak irabazi zituzten mutrikuarrak, ondorioz txapelak eta garaikurrak Mutriku aldera ekarri zituztelarik. Kadeteetan, Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal 30 eta 16 irabazi zieten zumaiarrei, jubeniletan gauzak argiago gelditu ziren oraindik, izan ere Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor 35 eta 13 gailendu bai ziren; horrenbestez txapelketa erabakia zegoen, baina seniorrak ere bere aportazioa eman nahi zuten, eta partida oso gogor batean, Aitor Manzisidor eta Aitor Andonegik 35 eta 31 irabazi zuten baita, azken emaitza 3 eta 0 izan zelarik.

Selva de Oza&Valle de Hecho

Ostegunean, ekainaren 22an, amaituko da epea Bururmendi Mendizale Taldeak uztailaren 7, 8 eta 9an burutuko duen Selva de Oza-Valle de Hecho egonaldi eta ibilbidean parte hartzeko. Larunbatean, 30 kilometroko ibilbidea burutuko dute eta igandean berriz 18 kilometrokoa.

Irtenaldiaren prezioa 120 eurokoa izango da; bidaia, ostatua, bi gosari eta afari bat barne. Izena emateko, ohi bezala 'Aparra' moda dendara joan beharko dute interesatuek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate