Diario Vasco

Kiroldegian muskulazio aretoa irekiko da

  • Astelehenetik eguenera bitartean, goizez edo arratsaldez, eskainiko da aholkularitza zerbitzua

Datorren astean hasi eta ekainera bitartean, ordu jakin batzuetan muskulazio gelan aholkulari gisa lan egingo duen begiralea egongo da. Astelehenetik eguenera bitartean, goizez edo arratsaldez eskainiko du aholkularitza zerbitzua Ondarroako kiroldegiak eta gerturatzen diren abonatu guztiek erabili ahal izango dute.

Ordu eta egun ezberdinetan izango da monitorea erabiltzaileen zerbitzura. Astelehenetan, 12:30etik 13:30era, martitzenetan 18:30etik 19:30era eta 20:30etik 21:30era, eguaztenetan 8:30etik-9:30era eta 20:30etik 21:30era eta eguenetan 9:30etik-10:30era, 18:30etik 19:30era eta 20:30etik 21:30era bitartean.

Ordutegi honekin erabiltzaile guztiei zerbitzu berria probatzeko aukera eskaini nahi izan die kiroldegiak.

Ondarroako Udalak denbora darama herritarrek makinak ondo erabili eta neurriko entrenamenduak egiteko helburuarekin, muskulazio gelarako monitore baten premiaz hausnartzen. «Joan den urtean hasi ginen ideia honi buelta batzuk ematen eta aurreko hilabetean Jaso enpresako kideekin zerbitzua eskaini genuen proba moduan, emaitza onak ikusita zerbitzua hainbat arinen martxan jartzeko hautua egin dugu'», azaldu du Unai Barrenetxea kirol arloko zinegotziak.

Monitore honen laguntzarekin herritarrek beraien kirol jardunak egoki burutzea ahalbidetu nahi du udalak. «Horretaz gain, begiraleek ariketa ezberdinak egiteko material osagarria ere bideratuko dute, beraz, ordu hauetako erabiltzaileek arreta bereziaz gain, material egokitua erabiltzeko aukera ere izango dute», gaineratu du Barrenetxeak.

Bertso-paper lehiaketa

II. Arri-Botx bertso paper lehiaketan irekita geratu da lan aurkezpenerako. Ondarroan bizi edota Ondarroako ikasle diren 18 urtetik beherako gazteek, maiatzaren 17ra arte izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Neurri eta gai libreko hiru bertso osatu beharko dituzte parte hartzaileek. Lanak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Lehiaketan bi maila bereiziko dira, 12 urte artekoa eta 13-18 urte bitartekoa.

Bi mailetan bertsolaritzarekin zeriskusia duten sariak banatuko dira eta maiatzaren 18an Beikozinin, 17:30ean izango den Bertso Topaketaren ekitaldian banatuko dira. Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak oinarrietan daude.

Ondarroako Udalak ekimen honen bitartez bersolaritzarako zaletasuna gerturatu nahi die herriko gazteei. «Garrantzitsua da bertsolaritzarekiko ezagutza gaztetatik jasotzea eta lehiaketa hau horretarako aitzakia bat da, gazteak eta bertsoa elkarrengana gerturatzeko», adierazi du Iñaki Lersundi kultura arloko zinegotziak.

Llamamiento a la afición

El Aurrera juega hoy contra el Tolosa un partido vital, a las 17.00 horas, en Zaldupe, en el que la directiva rojilla ha querido hacer un llamamiento a la afición para que asista al encuentro.

La obtención de los tres puntos ese hace más que obligado, una vez que de obtener la victoria se conseguiría superar en la tabla a los guipuzcoanos. Los de Ondarroa tienen 34 puntos y los tolosarras 36 puntos, con lo que con una victoria se conseguiría subir en la tabla, y dejar atrás a cuatro equipos.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate