Borrar
Merkatu Txikia ospatuko da bihar.
Errefuxiatuak gai bezala hartuta hainbat ekitaldi gaztetxean

Errefuxiatuak gai bezala hartuta hainbat ekitaldi gaztetxean

Gaur hitzaldia eta bertso saio berezia izango dira

GORRITIBEREA

Viernes, 7 de abril 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Apirilean burutuko duten egitaraua kaleratu dute jadanik gaztetxekoek, eta nobedadeak asko dira, besteak beste 'Ongi Etorriak Errefuxiatuak' gaiaren inguruan antolatu duten hitzaldi zikloa. Lehen hitzaldia gaur, arratsaldeko 19:00etan izango da gaztetxean, eta jorratuko duten gaia: 'Lesbos, Europa Batasuna-Turkia hitzarmenaren aurretik eta ondoren'. Hitzaldia Maialen eta Bea kazetariek eskainiko dute. Bigarren hitzaldia igandean, arratsaldeko 18:30ean izango da, eta bertan tratatuko duten gaia: 'Siriako gatazka; gako nagusiak'. Hitzaldi hau Malen eta Bidatzek eskainiko dute, eta hirugarren hitzaldia apirilaren 27an izango da. Gaurkoan, ordea, beste saio interesgarri bat ere izango da gaueko 22:00etatik aurrera, izan ere 'Erradikalak gara' izenburua daraman bertso eta bakarrizketa saio berritzailea eskainiko dute Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzesleak. Sarrera 4 eurokoa izango da eta guztiei luzatzen zaie gonbitea, saioa gustatuko bai zaie. Gogoratu ekimen hau Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu diren ekin-tzetako bat dela.

Bestalde, bihar 17:00etan, herriko gazte zein helduekin hilean behin osatzen duten bilera berri bat burutuko dute. Asmoa da guztien aportazioak jasotzea eta horiek gero gauzatu ahal izatea.

Bihar, merkatu txikia

Udaberria heldu zaigu, eta ohi bezala Merkatu Txikien zerrendari hasiera emango zaio. Biharko nobedadea Goienetxe gaztandegiak aurkeztuko duen gazta berria izango da, eta baita Ondare etxeak prestatu dituen ekoizpen berriak ere. Bi hauek ezik, Ekoalboraz, Ibiri eta Iratxe loradendak jarriko dituzte postuak. Erosketaren bat egiten dutenek zenbaki bat eskuratu ahal izango dute, eta ohi bezala produktu desberdinez osatutako otarra bat zotz egingo dute bukaeran erosketa egin dutenek artean.

Merkatu Txikia 9:00etatik 14:00ak bitartean egingo da Beheko plazan, eta ekimenaren osagarri gisa Mendaroko Saint Gerons txokolategikoek etorriko dira; txokolatea saltzeko, eta baita txokolatea egiteko tailerra eskaintzeko ere 11:00ak aldera. Herriko haurrak ezik, helduak ere gonbidatuta daude ekimenera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios