Borrar

Bihar eskainiko dira Laburbirako filmak

NEREA ISASTI

Miércoles, 29 de marzo 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo Laburbira, euskarazko film laburren XIV. zirkuitoa, hilaren 3tik apirilaren 7ra bitarte ibiliko da 32 herritan. Soraluzen, bihar osteguna proiektatuko dira filmak, 21:00etan, Herriko Antzokian. Gainera, Gaztezuloren lehiaketa irabazi duen 'Arranopola' laburra proiektatu eta egileekin, Gaizka Azkarate eta Ekaitz Uzinekin, solasean jarduteko aukera izango da.

Hilaren 3an Azpeitian hasi zem eta apirilaren 7an Igorren amaituko da. Euskal Herrian eta munduan zehar ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua, New Yorken, Londonen eta Parisen, besteak beste. Zortzi film labur dakar-tza, gehienak 2015ekoak. Ordu eta laurdeneko emanaldiak izango dira. Hauek dira laburrak: 'Azken Saskia' (Oier Fuentes), 'Beti bezperako koplak' (Ageda kopla taldea), 'Ihesa' (Alejandro Díaz Castaño), 'Elemakarrak' (Ibon Iza), 'Jalgi' (Eki Pagoaga), '280º' (UDA films), 'Euspot lehiaketako spot onenak', 'Hileta' (Kepa Sojo).

Sare

Soraluzeko Sarek jakinarazi duenez, ostiralean arratsaldeko zazpi eta erdietan elkarretaratzea egongo da Plaza Berrian. Bestalde, apirilak 4an batzar irekia egingo dute sei eta erdietan antzokian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios